Euskara, zergatik?

Laster, Agatxuk bi hilabete izango ditu. Denbora azkar-azkar pasatzen da. Agatxu kriston pila handitzen da. Eta aldatzen doa. Azkarregi. Geroz eta irribarre gehiago oparitzen dizkigu. Bere esku txikiak deskubritzen ditu. Soinu politak egiten ditu bere ahotsarekin. Poz haundia ematen digu.

Blog-arekin hasi nintzenean, astero artikulu bat hitz egiten probatuko nuela esan nion nire bururari. Baino ez dut helburu konkreturik. Oso lanpetuta nago eta ez dut helbururik nahi. Hala ere, blog hau euskara pratikatzeko oso ona da niretzat.

Euskal Herrian oporretan naizenean, beti galdera berdinak egiten dizkidate niri.

Lehen galdera:

“Non bizi zara? Iparraldean?” (Estrasburgon)

Bigarren galdera:

“Zure gurasoak euskaldunak dira?” (Ez. Tolosan, Okzitanian, bizi dira.)

Hirugarren galdera:

“Zergatik hitz egiten duzu euskara?” ( Euskalzale haundi bat naiz… azkar erantzuteko)

Zergatik ikasten ari naiz euskara?

Zergatik euskara ikasten ari naiz? Zergatik Agatxurekin euskaraz hitz egiten dut?

Duela gora-behera bi urte, testu hau idatzi nuen, eta orain berdin pentsatzen dut.

Gurea pilotalekuan hasi zen. Pilotari eskaini nion denboran ez nuen jakin zein hurbil zintudala, ez ninduzula inoiz bakarrik utzi. Leku guztietan zeunden: nire galtzetan eta zintan, pilotalekuetako armarrietan eta puntu-esatarien kantuan… Baina artean eskuraezina zinen niretzat, azentu okzitaniarra daukan gazte honentzat.

18-20 urte nitueneko garaian, adin onenean, bi urtez zurekin pasatzeko aukera izan nuen Lapurdin. Kostaldearen plazerak gozatu nituen: Baiona txikiko gau alaiak, herriko jaiak eta Angeluko olatuak. Nire bizitzako urte aske eta arduragabeenak izan ziren. Hala ere, artean ez zitzaidan burutik pasa zurengana hurbiltzea, eta, gure hurbiltasuna gorabehera, ez nizun hitz egin.

20 urterekin urrundu nintzen. Frantziako beste muturrera joan nintzen. Alsazian, nire emaztea izango zen emakumea ezagutu nuen, eta bertan elkarrekin bizitzea erabaki genuen. Baina nik ezin izan zintudan ahaztu. Ahal nuenean itzultzen nintzen zu ikustearren.

2009ko abuztuaren egun batean nire bizikleta prestatu nuen eta Iratiko pasabidea igo nuen Donazahatarretik. Aurki, oso sendo bilakatu zen aldapa. Igoera luze eta zaila hasi nuen gelditzeke. Gero, goizeko lainoan, pagoen artean nindoala nire buruaz eta ahaleginaz ahaztu nintzen. Nire gorputza, endorfinez beteta, zorroztu egin zen, eta sentikortasuna ernatu. Une gutxi horietan, metro gutxi horietan, zurekiko nire erlazioa betiko aldatu zen. Sentitu egin zintudan nire baitan. Zerbait berri eta sakona jaioa zen.

Sentimendu hark betetzen ninduen barrutik. Gogoan dut kostatik nireganaino eratzen zen hodei-itsaso zen lainoak besarkatzen ninduela. Ardi-talde baten artean pedalei eragin nien eta halako maitasun sakona sentitu nuen zure mendietarako. Bat-bateko maitemintzea, bati-bat, erakarpen fisikoa da, eta zure mendi berdeen edertasunak, zure belardiek liluratu ninduten.

Harrezkero gau asko pasatu ditut Alsazian zurekin amestuz; egun askotan ere gozatu dut zurekin. Ahunamendiko ilargiaren gailur mistikotik Aizkorrira ibili naiz. Eta denbora asko eskaini diot zu kontenplatzeari; eta horregatik nire zentzu guztiak ernatu ziren.

 

anie.jpg

 

Baina zure hain aparteko edertasunak bazuen ihes egiten zidan zerbait, nik ulertzen ez nuena. Azkar sumatu nuen zerbait falta zitzaidala. Kontenplazio hura osatugabe zegoen. Hura hain begien bistakoa bezain zaila zen niretzat. Edertasun hark espazioa igaro zuen hitza bihurtzeko, hizkuntza bilakatzeko: Euskara.

Euskara ikasi behar zuen eta hasi nintzen ikasten. Izan ere, zu hitz egiten zaituztenak zeureak hartzen dituzu. Bada zure harria, zure bihotza delako; zu zeu delako.

Hizkuntza bat ikastea (sorrera ezezaguneko hizkuntza) ariketa da, egonarria, ardura eta apaltasuna eskatzen dituen ariketa. Zure berezitasunak ikastea zaildu egiten du. Bi urteren ondoren, nire aurrerapausoak irregularrak dira, motelak. Nire ahalegin onenak gorabehera zaila da oso zu ulertzea. Baliteke zu menderatzea datozen hamar urteetako nire erronka izatea. Baina nire motibazioak gainditzen du frustrazioa. Beti harritzen naute zure arauek, esamoldeek…. Ederra zara. Orduak iragan ditzaket zu irakurriz edo entzunez, nahiz eta oraindik gehiegitxo ulertu ez. Batzuetan bakarrik nagoela ahots gora hitz egiten dut zurekin.

Lan gogorreko bi urteren ondoren fruitu ederrak jaso ditut jada. Saririk onena zure aldekoengandik jasotako irribarrea eta arnasa izan da, partekatutako harrotasuna sentitzeaz gain, pozez gainezka naukana. Asko ikasi dut, ez soilik zutaz, neure buruaz ere bai. Zurea bezalako kultura batean murgiltzeak, hain sustraitutako eta irmokoa izaki, biziki laguntzen du konturatzen gure munduaren hautematearen gaineko eragin kulturalaz.

Frantziakoa naiz. Oso harro egon naiz hargatik duela gutxi arte. Betiko maiteko dut nire herria, ama batek bere semea maite bezala. Pop Kulturako semea ere banaiz. Pilotan jarduten ez nuen garaian Beatles-ak entzuten nituen, edo McDonalds batean jaten nuen Hollywoodeko azken filmetako bat ikusi ondoren. Gure gurasoek hazi ninduten ezeren falta ez nuelako ideiarekin, gehiegitxo baneukan ez zion axola.

Baina ni osatu ninduen Pop eta Frantziako kulturak zuri kalte egiten zizun. 1789an, Frantziak gure gizartearen oinarri garrantzitsuak planteatu zituen, ezinbestekoak. Haien artean, frantziar guztiak berdinak direlako ideia. Eskualdeko identitate-kontua besterik ez nintzen (Euskara ezezik ere Britania, Alzazia, …). Pirinioetako Departamentua sortzen da (Bearn eta Euskal Herriko Iparraldea batzen dituena). Apaizak, zure itaunpenerako eta sostenguetarako garrantzitsu direnak, botatzen dituzte. Gero, 1794an, Euskara nazio-arriskutzat hartzen da.

Gaur egun, nire herrian, bizirik irautea biziki zaila egiten zaizu. Parisek baztertu zaitu, gutxietsi zaitu. Frantziar askoren ustez, zu dialekto hutsa baino ez zara, apur bat politagoa, beharbada, herri txikitako nekazariek hitz egiten duten beste batzuk baino; beste batzuen uztez, aldiz, hildako hizkuntza besterik ez zara. Folklorekoa zara. Gure telebista nazio-emisio ederretan agertzen zara soilik artzain batek bere txakurrari ele egiten dionean, txapeldunak bere txerri beltzei hitz egiten dienean; kasu onenean herri-merkatu txikian agertzen zara.

Bigarren Mundu Gerratik Pop Kultura ezarri zen gradualki industrializatutako herrietan, gure kontsumo-gizartea inbadituz. Zu ezagutzerakoan konturatu nintzen zein alienagarri, izugarri eta arriskutsua den estandarizatutako monolaborantza hau beste kultura batzuen iraupen-bidetarako, zer esanik ez berezko humanitateari eragiten dion kaltea. Uste osoagatik desafiatu nuen gure ohikoari nion atxikimendura, egitea erraza ez dena. Ataka horretan borrokatu nuen Pop Kulturaren erosotasunaren eta Euskara bezalako hizkuntza ederrik ikastean sortutako inspirazio sakonaren artean. Pixkanaka neure burua hezi nuen berriz, nire kabuz pentsatzera eta sufritzen duzun bidegabekeriengatik sumintzera ikasi nuen berriz; ireki egin nintzen. Eta hura guztia nire zoriona eraikitzeko, neure erabakiak hartzeko, erosotasun materialistatik irten eta, arriskua gorabehera, beste bide batzuk hartzeko.

Oraingoz ez nauzu kezkatzen, bada zuk zeuk biziraun zenuen Inperio Erromatarra eta frankismoa. Gaur egun gure kontinente zaharreko hizkuntzarik zaharrena zara. Espainian Historia era desberdinean idatzi delako ez nauzu arduratzen. Gaur, urte ilunen ondoren, biziberriturik zaude. Luzerako egongo zara hor, eta prozesu horretan parte hartzea espero dut beste euskaldun batek bezala. Eskerrik asko guztiagatik. Laster arte!

Itzulpena euskeraz: Juan Karlos Merino (eskerrik asko), bai testu hau frantsesaz idatzi nuen baino lehen.

Advertisements

Topaketa eder bat

Oberhausbergen-en bizi naiz, Estrasburgonen ondoan, alzaziako bailaran. Mendebaldean, Vosges ikusten ditzakegu eta ekialdean Oihan beltza. Mendiak oso antzekoak dira. Goizean, egunsentia oihan beltzan  behatzea maite dut. Eta arratsaldean beste aldean ilunarra begiratzen dut. Eta askotan, mendiak ikusten ditudanean, nire bizikletaz nahiko ondo ibiliko nintzatekeela uste dut. Orain Vosgeak oso ondo ezagutzen ditut, mila eta mila kilometroen ibili bait naiz bertan: oinez, korrika, irraupen eskia eginez, bizikletaz. Oihan beltza gutxiago ezagutzen dut. Alemanian (ez dut alemaniararik hitz egiten) dagoelako, pixkat urrutiago delako.

Baino duela sei hilabetetik, oihan beltza desberdin ikusten dut. Oso desberdin.

Apirilean, nire lagun Eli ikusi nuen Zarautzen. Elik esan zidan: “Peio, lagun euskaldun bat daukat, eta Baden-Badenera joan da bizitzera”. Zenbait aste beranduago, emailez Maider ezagutu nuen. Maider itzulzailea da, eta euskara ezin hobeto dominatzen du. Oso ondo idatzen du. Berak idatzitakoa irakurtzea beti plazer handi bat da, Karmele Jaioren ipuin bat bezala. Hasieraz geroztik, laguntzen nau. Eta oso ondo irakasten du, noski.

Oso azkar Euskal Herriaren maitasuna baino gehiago partekatzen dugula konturatu ginen. Maiderrek hitz politak maite ditu. Basoetan ibiltzea maite du, eta haritz baten edertasuna mirets dezake. Oso gauza sinpleak maite ditu, sinpleak baino politak. Maider agertu zen nire bizitzako oso une berezi batean. Aitatxo izateko prestatzen ari nintzen. Eta Maiderrek (ama bat da) argitu zidan, oso gauza sakonari buruz hitz egin genituen. Oso denbora gutxian nire lagun askok baino gehiago ezagutu nau. Gehiago… edo sakonago hobe. Hasieran, ikaratu zen.

Harreman. Email batean, Maiderek erakutsi zidan: Hartu eta eman. Eta batez ere, erakutsi zidan zenbat ematea pertsona bat dezake… Hartzea eta ematea ez dira errazak. Batzuetan, eman-hartu aurretik denbora gehiegi itxaroten dugu. Edo ez gara inoiz hasten. Beldurtutak gaudelako. Harremanak zailak dira. Baino harreman bat ikusgarria izan dezake.

Goizean, bizikletaz ibiltzen naizenean, egunsentia oihan beltzan ikusten dudanean, Agtxuren izebarengan buruz pentsatzen dut.

Euskal Herriaren falta somatzen dudanean, Ohian beltza behatzen dut.

ob_a634d0_ossau-59

 

Hitz politak

-“Aita, Ama, umearekin euskaraz hitz egingo dut.”

-“Ez zaitugu sinesten. Txantxetan ari zara.”

-“Ez, umea eta ni euskaraz!”

Nire emazteak ondo ezagutzen nau, eta Badaki oso tematia naizela. Uste dut berak bakarrik sinesten nauela.

2017ko Abuztuaren 30ean Agathe jaio zen, eta hari euskaraz hitz egiten hasi nintzaion. Amari deitu nionean, esan nion: Agatherekin euskaraz hitz egiten dut. Erantzun zidan: “Bai, baina frantsezez ere, ezta?”

-“ Ez, ia-ia guztia euskaraz”

-Baina, Agatherekin frantsesez hitz egin behar duzu”

Ama beldurtuta zegoen. Euskara eta frantsesa ez dira antzekoak. Nire Euskara ez da ona…Nire arreba andereñoa da, eta ama lasaitu zuen. Azaldu zuen gauza ona zela, eta arriskurik gabekoa; bere amak, bere haurtzainak eta bere ingurukoak frantsesez hitz egingo diotelako.

Baina nik beste hizkuntza bat erakutsi nahi nion. Bai, euskara hizkuntza oso interesgarria da, aberastasun handi bat da. Nola adierazi dezaket?

Gauza bat pentsatu nuen. Egunero, nire familikoei, hitz polit bat bidaliko diet emailez, eta esango diet zergatik den hain ederra niretzat. Soinua, esanahia, oroipen bat…Batzuk Euskal kulturari buruz, beste batzuk,berriz, euskal gizarteari buruz.

Nire familia oso interesaturik zegoen, bereziki nire aita eta anaia. Mota askotako hitzak bidali nizkien: Euskal mendiei buruzkoak, itsasoari buruzkoak, historiari buruzkoak. Baina baita ETA, euskararen erronkak ( hegoaldekoak eta iparraldekoak), Gernika, kataluniako erreferendumaz ere…Ia hirurogei hitz bidali nituen.

Hemen nire gogokoenak:

 

-Soinu aldetik: irribarre, pinpilinpauxa,xirimiri

-Esanahi aldetik: erronka( erronkak maite ditut, baina euskara ikastea ez da oso erraza), esku, askatasuna ( soinu polita), grina, aldatu.

-Konstrukzio aldetik: eztabaida ( ez ta bai da), harreman (hartu eta eman), adiskide ( adi kide), bihotz, txapeldun ( txapela duena), amona mantangorria.

altxor

Euskera nire altxorra da, dohainekoa da eta hemen Alsazian ere izan dezake bere txokoa. Altxor hau Agatheri transmititu nahi diot. Hizkuntza txikiek mundua handitzen dutela esan ohi da, eta bereziki nire mundua! Euskarak nire egunak loratzen ditu.

“Euskara, beste hizkuntzak bezala, altxor unibertsal bat da, denona delako, agortzen ez delako eta dohainekoa delako. Denona da, dena pribatizatzen ari den sasoian. Ez da agortzen erabiliz gero, gauza gehienak erabiliz gero bota behar izaten diren egunetan. Eta dohainik erabiltzen dugu, gehien gehiena ordaindu behar izaten denean. Euskara noranahikoa da, baina gutako bakoitzaren baitan dago. Lapur altxorra balitz bezala edukiko dugu zulo ilunen batean ezkutaturik? Konturatzen zara goizetan ohetik jaikitzean ezti tanta gozo bat bezala senti dezakezula ezpainetan?” Joseba Sarrionandia

 

 

Ongi etorri!

Duela hilabete bat, aitatxo bihurtu nintzen. Nire biziaren unerik onena, dudarik gabe!

Abuztuak 30an Agathe, Nahia jaio zen, Schiltigheim-en. Schili… Non?! Bai Schiltigheim ez da EHan. Alzasian da, EHtik mila kilometro!

Nire lehen hitzak Agatxuri ziren: “Ongi etorri Agathe! Zure aita naiz!”. Jaioberrien gelan, mediku eta emaginak harritutak ziren.  Orain arte, frantsesez hitz egiten nuen… Zer da hizkuntza hau?

©7963